2025/07/21

Ancient Settlers seikote izatera pasatu da bi abeslarirekin

Donostiako Ancient Settlers metal bandak aldaketa esanguratsu bat iragarri du. Aurrerantzean, seikote moduan ariko dira, bi abeslarirekin. Sonia Jimenez kantaria da kide berria, eta atzo egin zuen debuta Portugalgo Laurus Nobilis jaialdian.

Gogoratu behar da pasa den apirilean aurkeztu zutela Noela Fernandez abeslaria, Génesis Farias Argen Death venezuelarraren ordezkoa. Horiek horrela, bi kantarirekin egingo du aurrera Ancient Settlersek.

Gainontzeko lau kideak dira Carlos Chiesa-Estomba (gitarra) eta Herman Riera (bateria) kide originalak, Agustin Martinez (gitarra) eta Enric Juan Rovira (baxua) —Miguel Herreraren ordez ari dena—.

Une honetan, Oblivion's Legacy bigarren diskoa aurkezteko kontzertu bira bukatzen ari dira. Aurrera begira, beste lan labur bat eta iraupen luzeko hirugarren lana argitaratzeko asmoa dute.

Jarraian entzun dezakezue haien orain arteko azken lana:

Hurrengo kontzertuak