Donostiako Ancient Settlers bandak seikote gisa egingo du aurrera. Hau da, bi abeslarirekin: Noe (Noelia Fernandez) eta Nia (Sonia Jimenez). Hirugarren kide bat ere finkoa da dagoeneko; Enric Juan baxu jotzailea.
Horrela, aro berri bati hasiera eman diote Carlos Chiesa-Estomba (gitarra) eta Herman Riera (bateria) sortzaileek, Agustin Martinezekin (gitarra) batera.
Gainera, lan berri bat plazaratuko dute azaroan, Autumnus estreinako lan laburraren birgrabaketa librea. Ahotsak eta abestien egiturak aldatu dituzte. Scarlet Records diskoetxe italiarrak argitaratuko du.
Oblivion's Legacy bigarren diskoa iazko maiatzean kaleratu zuten, eta duela gutxi bukatu dute kontzertu bira.
Azaroaren 29an, Azpeitiako Hator Hator Horror Fest jaialdian ariko dira, Sanagustin kulturgunean. Diabulus In Musica eta Absenci bandekin batera joko dute.