2023/01/05

Ancient Settlers taldeak "Transition" lana kaleratuko du

Donostiako Ancient Settlers melodic death metal bandak Transition EP berria argitaratuko du maiatzean Crusader Records bidez. Lau abesti izango ditu, eta horiek Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dituzte Pedro J. Mongerekin.

Jon Toussas artista greziarrak egindako azal ederra aurkeztu dute, abesti zerrendarekin batera:

01. A New World Order
02. Mihi Nomen Est Ira
03. The Circle
04. Modern Travelers

Lan berriak kolaborazio bereziak izango ditu: Alain (Rise To Fall), Andrés Pestana (Shallow Waters ohia) eta Pintxo (Empire Of Disease, Frakture).

Boskotea berrosatu osteko aurreneko argitalpena izango da. Hau da, Génesis Farias abeslari berriaren estreinakoa. Gogora dezagun Antony Hämäläinen kantariaren ordezkoa dela. Horiek horrela, gaur egun ondorengo bost musikariek osatzen dute banda: Génesis Farias (abeslaria), Carlos Chiesa-Estomba (gitarra), Hernan Riera (bateria), Miguel Herrera (baxua) eta Agustin Martinez (gitarra).

Our Last Eclipse lehen diskoa apirilaren 1ean argitaratu zuten Australiako Crusader Records diskoetxearekin. Kritika helbide honetan irakur dezakezue.

Hurrengo kontzertuak