2020/03/12

Anestesia bueltan da, errautsetatik berpiztuta

Zarauzko Anestesia thrashcore talde beteranoak Fenix Tour 2020 kontzertu bira egingo du. Mikel Kazalis abeslari eta gitarra jotzaileak iragarri du sare sozialen bidez. Kazalisek garai latzak bizi behar izan ditu gaixotasun baten ondorioz. Dena dela, biziberrituta eta erasorako gogotsu dagoela adierazi du.

Momentuz, kontzertu bakarra iragarri dute. Maiatzaren 23an izango da Miarritzeko Atabal aretoan Ipar Euskal Herriko zein Frantziako hainbat talderekin batera: Youth Avoiders, Shock, Missile, Hondartzako Hondakinak eta Fusible. Sarrerak helbide honetan eskuratu daitezke.

Laukoteak 2018ko irailetik 2019ko urtarrilera bitarte Gorrotoaren Ahotsa lehen diskoaren 25. urteurreneko kontzertu bira egin zuen. Horren harira, biniloan berrargitaratu zuten.

Aldiz, duela bost urte argitaratu zuten Zirkulutik Espiralera orain arteko azken diskoa, eta jarraian duzue entzungai.

Hurrengo kontzertuak