
Zarauzko Anestesia beteranoek lau abeslarirekin eskainiko dute larunbatean, azaroaren 14an, Azpeitiko Sanagustin aretoko kontzertua. Ibon Esteibar kantaria oraindik osasun kontuengatik ahul dagoenez, berriz ere, ordezkoekin ariko dira.
Thrashcore taldeak urriaren 10ean abiatu zuen Bilboko Kafe Antzokian, Erantzun diskoaren 30. urteurreneko bira. Orduan, hiru abeslarirekin aritu ziren: Haritz Lete (Cobra), Ñun (Hilkar) eta Ibon Negreira (Biok).
Larunbatean, berriz, hiru horiekin eta Erroia (Dire End) kantari bizkaitarrarekin taularatuko dira. Horrela, gipuzkoarren abestiak emakume ahotsarekin ere entzun ahalko dira. Erroiak Rise To Fall eta Calathea taldeekin batera kolaboratu izan du zuzenean.
Sanagustineko kontzertua Hator Hator Horror Fest jaialdiaren kontzertua izango da, eta zarauztarrak etxeko Txatar thrash metal taldearekin batera ariko dira.

Erantzun 30 urte birari dagokionez, aldaketak aldaketa, hauek dira hemendik aurrera eskainiko dituzten emanaldiak: