2018/06/10

Anestesia: 'Gorrotoaren Ahotsa' diskoak 25 urte

Zarauzko Anestesia thrashcore taldeak 1993an argitaratu zuen Gorrotoaren Ahotsa lehendabiziko diskoa. Horrela, aurten 25 urte bete ditu. Era berean, laukoteak 30 urte bete ditu –1988an hasi ziren egurra ematen–, eta bi urteurrenak ospatzeko asmoa dute. 

Lehen lana berrargitaratuko dute binilo formatuan eta berriz masterizatuta. 180 gramoko biniloa izango da eta diseinu moldaketa berriarekin. Jatorrizko azala Dani Aizpurua baxu jotzaileak egin zuen, eta jarraian ikus dezakezue:

Berrargitalpenarekin batera, kontzertu bira berri bat egingo dute gipuzkoarrek. Sei zuzeneko eskainiko dituzte Euskal Herriko hainbat lekutan.

  • Irailak 15, Kafe Antzokia (Bilbo) + DAMA
  • Urriak 20, Gasteizko gaztetxea
  • Azaroak 3, Doka antzokia (Donostia) + HILOTZ
  • Abenduak 1, Errotxapeako gaztetxea (Iruñea)
  • Abenduak 8, Plateruena Kafe Antzokia (Durango)
  • Urtarrilak 19, Atabal aretoa (Miarritze)

Estreinako diskoko kantuak joko dituzte, diskografiako beste hainbatekin batera.

Hurrengo kontzertuak