2021/01/02

Anestesia, Hatortxu Rock jaialdi berezian

Zarauzko Anestesia thrashcore taldeak 24. Hatortxu Rock jaialdi berezian parte hartu zuen, pasa den abenduaren 26an. Atarrabiako euskal presoen aldeko elkartasun jaialdia Internet bidezkoa izan zen, lehen aldiz 21 urtean.

Mikel Kazalis gitarra jotzaileak Erantzun abestiaren zuzeneko bideoa konpartitu du sare sozialetan.

Ondo bidean, gipuzkoarrek 2021ean egingo dute Fenix Tour MMXXI kontzertu bira. Durangoko Plateruena Kafe Antzokian zuten lehena, eta bertan behera geratu da aretoak ateak ixtea erabaki duelako. Gainerako kontzertuak ondorengoak dira:

- Apirilak 17, Totem aretoa (Atarrabia).
- Maiatzak 8, Kafe Antzokia (Bilbo).
- Maiatzak 22, Atabal aretoa (Miarritze).
- Ekainak 12, Doka antzokia (Donostia).

Hurrengo kontzertuak