2025/10/15

Anestesia taldeak Israelen genozidioa salatu du

Zarauzko Anestesia thrashcore bandak Genozidak! abesti berria jaurti du: 25 segundoko salaketa. Laukoteak honela aurkeztu du: "Hitz gutxi. Amorru asko. Tarterik ez poesiarako, erritmo aldaketetarako, apainduretarako. Amorru botaka bat genoziden gainean. Ez zaigula ulertzen esaten dutenentzat, hitzak idatzita eta hizkuntza ezberdinetan. Ereiten duzuen haziaren fruituak jasoko dituzue, genozidak!".

Gipuzkoarrek larunbatean, urriaren 18an, bukatuko dute Azken Heriotza kontzertu bira, Euskal Metalheads Fest jaialdian, Bilbo Arenan. Emanaldia Erantzun diskoaren 30. urteurrena ere ospatzeko aprobetxatuko dute.

Bestalde, amaitzear diren biraren izen bera duen kanta jarraian duzue:

Gaur egun, Anestesia lau musikari hauek osatzen dute: Mikel Kazalis (gitarra), Ibon Esteibar (ahotsa), Dani Aizpurua (baxua) eta Jon Albizu (bateria).

Hurrengo kontzertuak