2022/05/04

Anestesia taldeak jarraitzaileen laguntza behar du

Zarauzko Anestesia thrashcore bandak Fenix Tour bira bertan behera utzi zuen, osasun arrazoiengatik. Kontzertuetan saltzeko kamisetak eta biniloak fabrikatu zituzten, eta horrek arazo ekonomikoak sortu dizkio laukoteari. Hori dela eta, zaleei laguntza eskatu diete. Toki Berean lan labur birmasterizatuaren 10 hazbeteko biniloa eta Fenix kamiseta berria helbide honetan eskuratu daitezke.

Birako lehen kontzertua otsailaren 26an eman zuten Atarrabiako Totem aretoan. Ordea, gainerako datak bertan behera geratu zirela iragarri zuten apirilaren 19an.

Aurrez, Fenix izeneko kantu berri bat aurkeztu zuten. Beraientzat mezu oso berezia duela adierazi zuen Mikel Kazalis gitarristak. Fidelenea estudioan grabatu zuten, eta Hodei Estebanek egindako bideokliparekin estreinatu zuten.

Hurrengo kontzertuak