2021/08/18

Anker bandak "Gizagaitza" lehen diskoa kaleratuko du udazkenean

Legazpiko Anker metal taldeak urrian plazaratuko du Gizagaitza estreinako lana. Hamar abesti ditu eta Aimar Ibarzabal musikari zein teknikariarekin grabatu dute Ilun Produkzioak estudioan. Laukotea hainbat bideoklip grabatzen ari da diskoa behar bezala aurkezteko. Lehen bideoa iraila hasieran aurkeztuko dute.

Azala eta kantu zerrenda jarraian dituzue:

01. Azken Gaua
02. Ekaitza
03. Nire Infernua
04. Arimen Merkatua
05. Eromenaren Senide
06. Garai Berri Baten Hasiera
07. Azken Hatsa
08. Eskifai Galdua
09. Direnak Eta Ez Direnak
10. Anker

Zuzenekoei dagokienez, maiatzean eman zuten lehen kontzertua Elbereth herrikideekin batera. Aurrera begira, beste bi zuzeneko iragarri dituzte. Abuztuaren 27an Brinkolako festetan ariko dira Rodeo eta Hellwatch taldeekin. Egun bat beranduago, abuztuaren 28an, Debako gaztetxean izango dira Hellwatch eta Displasy bandekin.

Anker taldearen sorrera 2019ko udan izan zen, Legazpiko Brinkola auzoan. Eneko eta Joanes garaje batean elkartu ziren lehen kantuak sortzeko eta ikasteko. Gutxira batu zitzaien Jon Ander Arnaiz Jota. Hilabete batzuk beranduago, Urko batu zen bandara, aurrez Enekorekin aritua Aker proiektuan. Boskotea Jonek osatu zuen, eta Subeltza musika elkarteko lokaletan sartzea lortu zuten Death Rituals gisara. Lehen laneko abestiak konposatzen aritu ziren pandemia iritsi zen arte. 2020. urtea bukatzear zela Jotak taldea utzi zuen, eta laukote gisa jarraitu zuten aurrera. Era berean, Anker izena hartzea erabaki zuten.

Hurrengo kontzertuak