2023/09/22

Anker laukoteak 'Lurperatutako Istorioak' abestia aurreratu du

Legazpiko Anker heavy/thrash metal taldeak Lurperatutako Istorioak bigarren diskoa kaleratuko du urriaren 10ean. Izenburu bera duen singlea aurreratu dute, bi musikari ezagunen kolaborazioarekin: Asier Enbil (Asgarth) eta Zuberoa Aznarez (Diabulus In Musica).

Lan berria Aimar Ibarzabal (Ilun Produkzioak) musikari eta teknikariarekin grabatu dute, beste behin ere. Bideokliparen egilea ere Ibarzabal da.

Laukotea berrituta argitaratuko dute diskoa. Gaur egun, ondorengo musikariek osatzen dute banda: Joanes Legarda-Ereño (ahotsa eta gitarra), Eneko Altzelai (gitarra), Unax Anza (baxua) eta Jon Unzurrunzaga (bateria).

2021eko urrian argitaratu zuten Gizagaitza lehendabiziko diskoa:

Hurrengo kontzertuak