2021/09/09

Anker taldeak "Ekaitza" abestiaren bideoklipa aurreratu du

Legazpiko Anker metal bandak urriaren 10ean argitaratuko du Gizagaitza lehen diskoa. Hamar abesti izango ditu eta Aimar Ibarzabal musikari zein teknikariarekin grabatu dute Ilun Produkzioak estudioan.

Ekaitza da lehen singlea, bideoklip batekin aurkeztu dutena.

Azala eta kantu zerrenda jarraian dituzue:

01. Azken Gaua
02. Ekaitza
03. Nire Infernua
04. Arimen Merkatua
05. Eromenaren Senide
06. Garai Berri Baten Hasiera
07. Azken Hatsa
08. Eskifai Galdua
09. Direnak Eta Ez Direnak
10. Anker

Anker taldearen sorrera 2019ko udan izan zen, Legazpiko Brinkola auzoan. Eneko eta Joanes garaje batean elkartu ziren lehen kantuak sortzeko eta ikasteko. Gutxira batu zitzaien Jon Ander Arnaiz Jota. Hilabete batzuk beranduago, Urko batu zen bandara, aurrez Enekorekin aritua Aker proiektuan. Boskotea Jonek osatu zuen, eta Subeltza musika elkarteko lokaletan sartzea lortu zuten Death Rituals gisara. Lehen laneko abestiak konposatzen aritu ziren pandemia iritsi zen arte. 2020. urtea bukatzear zela Jotak taldea utzi zuen, eta laukote gisa jarraitu zuten aurrera. Era berean, Anker izena hartzea erabaki zuten.

Hurrengo kontzertuak