2023/09/30

Antareak banda lehen eta azken lana ateratzear da

Urdaibaiko Antareak metalcore taldeak S.U.A (Scorch Us All) diskoa kaleratuko du desegin aurretik. Datorren astean plataforma digitaletan entzungai jarriko dute sei abestiko lana.

Horietako bi abestiren bideoklipak ikusgai dituzue. Zeren Menpe da berriena, duela egun gutxi sareratu zutena:

Aldiz, pasa den abenduan War With Myself kantaren bideoa aurkeztu zuten:

Diskoa Gasteizko Silverstar Studios-etan grabatu zuten Iker Bengoarekin. Lanaren izenburua, berriz, berezia da aukeretako bat izan zelako bandaren izena aukeratzeko orduan.

Agur esateko arrazoiak azaldu dizkio taldeak Herriko Burdinari: "Gutxi gorabehera gure historia 2018an sortu zen. Lagun artean entseatzen hasi ginen, eta gero eta jende gutxiago geratu ginen. Gure helburu nagusia lagun artean egindako talde bat izatea zen, eta horregatik lehenetsi genuen gure lagunak sartzera taldera musika tresnak jotzen jakin gabe. Horrek ez du ondo funtzionatu. Ikasketak eta lana dela eta, ezin izango dugu taldea aurrera eraman, eta pena askorekin bertan behera uztea erabaki dugu".

Hurrengo kontzertuak