2023/12/17

Anthestral izan zenaren legatua 'Los Antiguos' lanean jaso dute

Nafarroako Anthestral thrash metal talde desagertuak Los Antiguos lana berreskuratu du. 2015ean elkartu eta 2019. urte inguruan banandu ziren. Laukote honek grabatu zuen lana: Samuel Santos (gitarra), Aritz Iraola (baxua), Mikel Iragui (bateria) eta Artur Bite (abeslaria).

1. Psicosix
2. Los Antiguos
3. Darkest Nights    
4. Darkest Nights (Instrumental)
5. Los Antiguos (Instrumental)

Aipaturiko urteen artean iraupen luzeko lehen diskorako grabatu zituzten hiru abesti berrosatu ditu Bite abeslariak. Biren bertsio instrumentalak ere jaso dituzte lanean.

Beraien Bandcamp atarian osorik entzungai jarri dute:

Anthestral desagertu zen arren, Bitek eta Santosek Arkhos taldearekin jarraitzen dute. Aldiz, Iragui Blast Wave bandako kidea da.

Hurrengo kontzertuak