2018/10/06

Arduis du izena Urtzi Barceloren proiektu pertsonalak

Zuldar taldean ibilitako Urtzi Barceló Tanke gitarra jotzaile bizkaitarrak bakarkako bidea abiatu du Arduis proiektuarekin. La Espera izeneko lehendabiziko diskoa prest du, eta aurki plazaratzekotan da.

Gaztelaniaz abesturiko hamabi abesti bildu ditu aurreneko lanean. Musika tresna guztiak berak grabatu ditu. Jarraian duzue azala, kantu zerrenda eta aurreratu duen abestia:

01. Deimiam y Shara
02. El Rescate
03. Airam
04. La Muerte
05. Mis Orígenes
06. La Espera
07. Pide Ayuda
08. Vuelve
09. Escapar
10. Los Colores del Viento 
11. Hades
12. Mis Héroes

Bizkaiko Zuldar melodeath taldea banandu zenetik, ez du beste musika bandarik izan Tanke musikariak. Ordea, Mono eta Alainek Bioterror taldea sortu zuten, eta gaur egun Alain abeslaria Rise To Fall bandako kidea da. Tankek abesti asko konposatu ditu azken urteetan, eta aurrera begira argitaratzeko asmoa du. Tartean dira euskarazko bi kantu. Arduis proiektua zuzenekoetara eramatea ere ez du baztertzen.

Hurrengo kontzertuak