2022/08/10

Arduis: "The Ouroboros Dance" da abesti berria

Bizkaiko Arduis metal proiektua Urtzi Barceló Tanke (Zuldar ohia) musikariaren bakarkako proposamena da. Hirugarren diskoa osatuko duten abestiak solte argitaratzen ari da pixkanaka, eta dagoeneko lau estreinatu ditu.

The Ouroboros Dance da laugarrena, eta antsietateari buruzkoa da. Letrak eta musika Tankerenak dira, eta ahotsa Rise To Fall taldeko Alain Gutierrez Dalay Tardak jarri du.

Beste hiru aurrerapenak ondorengoak dira:

Arduis - The Farewell

Arduis - Mi Momento Eterno

Arduis - La Antorcha

Hurrengo kontzertuak