2018/12/05

Arkhos taldeak estreinako diskoa aterako du

Iruñeko Arkhos bandak Vacio lehendabiziko diskoa argitaratuko du urtea bukatu baino lehen. Hilabete asko eman dituzte itzalean laneko kantuak prestatzen, eta azaleratzeko ordua dela erabaki dute. Groove death metal doinuak jorratzen dituztela diote, eta aurrerapenak nolabait arrazoia ematen die. 

Hemen duzue azala eta abesti zerrenda:

01. Pecados del Padre
02. William
03. Sombra
04. Revelaciones
05. Vacio
06. Amanecer

William kantua da entzungai jarri dutena:

Bost musikarik osatzen dute banda: Artur Bite (ahotsa), Yeray Garcia (gitarra), Samuel Santos (gitarra), Xabier Rekalde (bateria) eta Irene Garcia (baxua).

Hurrengo kontzertuak