
Añorgako Asgarth heavy metal taldeak Retrotopia izenburua jarri dio bere ibilbideko seigarren diskoari. Azaroaren 20an argitaratuko dute Elkar Musika diskoetxearen bidez.
Retrotopia Zygmunt Bauman soziologo poloniarrak sorturiko kontzeptu bat da, eta boskoteak bere ideiak baliatu ditu iraganaren idealizazioaz gogoeta egiteko, izan gerra, faxismo, amodio eta obsesioei loturiko gaietan.
Bederatzi abestiko lan berria Haritz Harreguyrekin grabatu dute, berriz ere, haren Usurbilgo estudioan. Azala, berriz, Unai Arana diseinatzaileak egin du.

01. Nota lasaiak
02. Minez
03. Oihu galduak
04. Irtenbide bat
05. Bila nenbilen
06. Bizimodu basatia
07. Aurre egin
08. Erruaren zama
09. Retrotopia
Gipuzkoarrek aitortu dutenez, disko berrian estilo klasikoari eutsi diote, soinu eta erritmo modernoak esploratzearekin batera. 2027. urte hasieran abiatuko dute Retrotopia lanaren kontzertu bira.
Zeldatik aurreko diskoa, 2022ko abenduan plazaratu zuten:
Dena dela, beraien azken argitalpena Asgarth Zuzenean lana izan zen, 2024ko azaroan kaleratu zutena:
Asgarth bost musikari hauek osatzen dute: Asier Enbil (ahotsa), Unai Zabala (gitarra), Ander Cañas (gitarra), Mikel Yarza (baxua) eta Etxahun Urkizu (bateria).