2022/11/11

Asgarth bandak "Zeldatik" itzulera diskoaren xehetasunak plazaratu ditu

Gipuzkoako Asgarth heavy metal taldeak abenduaren 2an argitaratuko du Zeldatik bosgarren diskoa. 17 urte pasa dira aurreko lana plazaratu zutenetik, eta euren erraietara itzuli direla iragarri dute: "estilo klasikora, boskotea eraberrituta eta soinua indartuta". Abestiak konfinamendu garaian, etxeko zeldatik egindakoak direla gaineratu dute, eta hitzak maitasun eta gizarte gaien ingurukoak.

Azala Añorgako Iker Bengoetxea (The Ogrocadaver) artistak egin du, eta kontzeptua honela azaldu du bandak:

"Jakina da hegazti oro dela askatasunaren ikur. Gautxoria, bereziki, sinismen ugariren sinbolo da. Mitologia klasikoan, batetik, jakituriaren seinale. Gurean, aldiz, heriotzaren iragarle. Bata zein bestea ote den jakiteko, norberak dauka giltza".

Jarraian ikus dezakezue azala, kantu zerrendarekin batera:

01. Argi Izpiak
02. Zeldatik
03. Izurri Berria
04. Kale Gorrian
05. Gainditu Dut
06. Ispilu Zelataria
07. Abodulayren Agurra
08. Abdoulay
09. Nahi Nukeen Herria
10. Ezin Bizi
11. Parasitoa

Zeldatik diskoa Usurbilen grabatu zuten Haritz Harreguy musikari eta teknikariaren estudioan. Izenburu bereko abestiaren singlea eta bideoklipa iazko azaroan aurkeztu zuten:

Maiatzaren 28an itzuli ziren agertokietara, 15 urte luzeren ondoren. Boskotea berrosatuta, ondorengoak dira egun taldeko musikariak: Asier Enbil (ahotsa), Unai Zabala (gitarra), Ander Cañas (gitarra), Mikel Yarza (baxua) eta Etxahun Urkizu (bateria).

Hurrengo kontzertuak