2017/12/23

Auritz taldea bigarren singlea prestatzen ari da

2018an aurkeztuko du Auritz bandak Laino eder hori metal opera disko-liburu formatuan. Hain zuzen ere, Auritz izeneko haurraren istorioa kontatzen du lan kontzeptualak. AEN edo Autismoaren Espektro Nahasmena du haurrak, eta diagnostikatu ziotenetik amarekin bizi izandako gorabeherak kontatuko ditu. Benetako historia batean oinarrituta dago. 

Une honetan, Nahi izeneko bigarren singlea prestatzen ari dira. Mikel Bizar (Idi Bihotz, Jare) proiektuaren gidariak aurreratu duenez, kantu berriak riff indartsuak, bonbo bikoitza eta ahots desberdinen arteko jokoa izango ditu. Hortaz, kolaborazio bereziak izango dituela aurreikusi daiteke.

Bilboko TAOM estudioetan grabatuko dute Jagoba Ormaetxearen gidaritzapean. Abestiaren bideoklipa ere grabatuko dute, eta istorioa eskola batean kokatuko dute, hezkuntzaren arazoak azalduz. Karlos Trijuequek zuzenduko du bideoklipa, eta lehen abestian agertzen diren pertsonaiak eta beste hainbat agertuko dira. 

Requiem - Uren kantua izeneko lehen aurrerapena urtarrilean aurkeztu zuten. Abestia zein bideoklipa segidan entzun eta ikusi dezakezue:

Hurrengo kontzertuak