2023/11/15

Azken Oroimena taldearen 'Lehen Kapitulua' entzungai duzue

Miarritzeko Azken Oroimena thrashcore laukoteak ekainean aurkeztu zuen Lehen Kapitulua lehendabiziko lana. Hasiera batean, hardcore punk doinuak jorratzen zituzten –laneko abestietan antzematen da–, nahiz eta egun thrashcorea den euren proposamena.

01. Antizozoa    
02. Azken Oroimena    
03. Ergelen Ortzadarra    
04. Indarkeria    
05. Paranoikoa
06. Ustela    
07. Ez Dugu Kapitulatu
08. Ez da Frantzia

Iñaki Plaarekin grabatu zuten diskoa euren herriko Mizanbu gaztetxean. Egia esan, Ipar Euskal Herriko metal talderen grabazio gehienak bere eskuetatik pasatzen dira. Masterizazioa, berriz, Mugerreko Atturi estudioan egin zuten.

Osorik entzun dezakezue beraien Bandcamp atarian.

Hurrengo kontzertuak