2025/09/05

Basati bandak 'Zure zigorra' abestia aurkeztu du

Tolosaldeko Basati heavy metal taldeak Gaitz ilunen ordua diskoaren aurrerapen singlea estreinatu du: Zure zigorra. Bideoklip batekin aurkeztu dute, eta jarraian ikus dezakezue:

Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute bigarren diskoa, eta Bernardo Riveira artista arduratu da azalaren diseinuaz.

Urriaren 3an, Hellbona jaialdiaren aurkezpenean parte hartuko dute Villabonako Aljibean. Ehun Kilo eta Meliora bandekin batera ariko dira, eta lan berriko abestiak eskainiko dituzte.

Basati lau musikari hauek osatzen dute: Marcos Castrillon (ahotsa), Asier Azkolain (gitarra), Unai Garcia de Ocampo (baxua) eta Julen San Martin (bateria).

Hurrengo kontzertuak