Bosgarren bilduma digitala prestatzen hasi da Basque Metal Country egitasmoa. Hamar taldez osaturikoa izango da, eta 2026an sareratzeko asmoa dute.
Euskal Herriko metal taldeek beraien proposamenak aurkezteko deialdia ireki dute. Parte hartu nahi duten bandek ezin dute diskoetxe profesional batekin loturarik izan, eta abestiek ezin dute copyright-ik izan.
Egitasmoaren Bandcamp atarian osorik entzun eta jaitsi daitezke sareraturiko lau bilduma digitalak:
Basque Metal Country - 4
Basque Metal Country - 3
Basque Metal Country - 2
Basque Metal Country - 1