2026/01/26

Basque Metal Country: bosgarren bildumaren azala eta argitalpen data

Euskal Herriko heavy metalgintza sustatzea da Basque Metal Country egitasmoaren helburua. Horretarako, hainbat lan ildo ditu: promozioa, aholkularitza eta argitaletxea. 

Bilduma digitalak osatzeari ekin zioten 2014an, taldeei ikusgarritasuna emateko gurean, inguruan eta nazioartean. Hain zuzen ere, bosgarren bildumaren xehetasunak iragarri dituzte. Hau ere, hamar bandakoa izango da, eta otsailetik aurrera hasiko dira banan-banan iragartzen sare sozialetan. 

Argitalpena, berriz, apirilaren 13an, egitasmoaren Bandcamp atarian. Azala, Xanti Rodriguez musikari eta diseinatzaileak egin du, beste behin ere:

Orain arte sareratutako lau bildumak jarraian topatuko dituzue:

Basque Metal Country - IV

Basque Metal Country - III

Basque Metal Country - II

Basque Metal Country - I

Hurrengo kontzertuak