2021/12/30

Basque Metal Country: hirugarren bilduma sarean

Sarean da Basque Metal Country egitasmoaren hirugarren bilduma. Euskal Herriko hamar metal taldek osatzen dute: Anker, Biersbreaker, Dravernue, Herra, Hilbera, Hortzak, Irkaia, Knives, Mise en Abyme eta Torheit. Azalaren diseinuaz Xanti Rodriguez (Legen Beltza) arduratu da. Jarraian entzun dezakezue:

Bestalde, lehen eta bigarren bilduma digitalak berrargitaratu dituzte. Bakoitza hamar taldera mugatu eta azal berri bat dute.

Euskal Herriko heavy metala nazioartera begira jartzeko sortu zen Basque Metal Country egitasmoa 2014an. Bilduma digitalen bidez gure lurraldeko metal taldeen doinuak munduratzea du helburu. Pauso berri bat emateko asmoarekin, 2017an zigilu bihurtu zen eta Legazpiko Elbereth banda beteranoaren Karma laugarren diskoa argitaratu zuen. Gaur egun, bildumak osatu eta nazioartean hedatzeko grinari eusten dio. Era berean, zigilu izaera mantentzen du. 

Hurrengo kontzertuak