2024/01/21

Basque Metal Country: promozio zerbitzuak

Promozioaren alorrean beste urrats bat egitea erabaki du Basque Metal Country egitasmoak. Euskal Herriko heavy metal taldeei promozio, komunikazio eta aholkularitza zerbitzuak eskaini nahi dizkiete.

Orain arteko bezeroak hainbat dira: Ancient Settlers, Broken Legacy, Bullets Of Misery, Elbereth, Feelingless, Herra, Hilbera, Hopelessness eta Rise To Fall.

Bi baldintza ditu BMCk talde batekin lan egin edo kolaboratzeko: beraien gustukoa izatea eta hedapenean lagungarria izatea.

Prezioen berri izan nahi duten taldeak harremanetan jar daitezke posta elektroniko honen bidez: basquemetal@gmail.com.

Hurrengo kontzertuak