2019/06/12

Beneath the Surface: "Arrogance" abestiaren bideoklipa ikusgai

Hernaniko Beneath The Surface metalcore/post-hardcore bandak EP laburraren azken singlea plazaratu du. Jarraian duzue ikusgai Arrogance abestiaren bideoklipa. Ederson estudioetan grabatu dute Mikel El Gordo teknikariarekin. 

Boskoteak, guztira, hiru abestiko lan berria osatu du, eta azken hilabeteetan zehar joan dira kantuak aurkezten. 

Beneath the Surface - So, Me

Beneath the Surface - Beside Us

Ekainaren 15ean Meltdown taldeak Dabadaban antolatu duen You Are The Reason III jaialdian parte hartuko dute. Eurekin batera ariko dira zuzenean Awake the Dreamer, Fears Away, Hyedra eta Holy Txala. 

Hurrengo kontzertuak