2017/11/20

Beneath The Surface taldearen bigarren aurrerapena

Hernaniko Beneath The Surface bandak aurki plazaratuko du Contrasts lehen lan laburra. Lalo Lalo Fernandez Sanchez teknikariarekin grabatu dute, eta diseinuaz Juan TaTorri eta Self Made Creative arduratu dira. 

Bigarren aurrerapen kantua aurkeztu du taldeak, Meltdown-eko Julen Sarasua abeslariaren kolaborazioarekin.

Beneath The Surface - Tonight (As We're Falling)

Gipuzkoako hardcore eta metal eszenak jarraitzaile ugari ditu. Taldeak, ordea, gutxiago dira. Horrela ere, sare bat osatzen ari dira Araba, Bizkaia eta Nafarroako bandekin.

Hurrengo kontzertuak