Lea-Artibaiko Beretter metalcore taldea maiatza hasieran azaleratu zen Rawflesh estreinako kantarekin. Markina-Xemeingo Amets Arrazola baxu jotzaileak eta Ibon Juaristi gitarristak, eta Lekeitioko Ibai Zabala kantariak osatzen dute hirukoa.
Abestiaren bideoklipa Lekeitioko zineman grabatu zuten, eta jarraian ikus dezakezue:
2023an Galiziako Resurrecuon Fest jaialdian elkar ezagutu ziren, eta proiektu bat abian jartzea erabaki zuten. Musikalki, metalcore, deathcore eta hardcore doinuak nahasten dituztela diote. Hizkuntzari dagokionez, ingelesa eta euskara tartekatzeko asmoa dute.
Bestalde, aurten eman dute beraien lehen kontzertua, Etxebarriko Elizperock jaialdian.