Euskal Herriko heavy metala bultzatzeko helburuarekin berreskuratu dute Burdina Astintzen jaialdia. Tamalez, ordea, bertan behera geratu da azaroaren 24ko kontzertua. Bilboko Mytho aretoan lau talde aritu behar ziren zuzenean: Ankhar, Etorkizun Beltza, Hilotz eta Fetitxe.
Antolatzaileek oharra plazaratu dute arrazoia azaltzeko:
"Pena handiarekin, Burdina Astintzen jaialdia bertan behera utzi behar dugu. Parte hartu behar zuten talde batzuen arrazoi pertsonalengatik hartu dugu erabakia. Eskerrak eman nahi dizkizuegu jaialdiarekin bat egin duzuenei eta gau horretan jo behar zuten taldeei. Seguru gaude etorkizunean jaialdia egiteko aukera izango dugula.
Sarrerak erosi dituzuenek, eskuratutako leku berean itzuli ahal izango dituzue arazorik gabe.
Animo (badakizue zeintzuk zareten) eta beti aurrera!"
2019an jaialdia egiteko aukera ez dute baztertzen. Horrela izan dadila.