2022/10/20

Bide Galdua proiektuaren lehen urratsa

Ondarroako Iosu Pertrocanter musikariak Bide Galdua bakarkako proiektua aurkeztu du. Uztailean sareratu zuen Hilargi lehendabiziko maketa, bost abestiz osaturikoa. Bere hitzetan, black metal, death metal, heavy metal eta folk doinuen arteko nahasketa jorratzen du. Musika tresna guztiak berak grabatu, nahastu eta masterizatu ditu bere etxeko logelako estudioan.

Hurrengo kontzertuak