2025/10/16

Biersbreaker bandak 'Saga' lanaren aurreneko kapitulua entzungai jarri du

Donostiako Biersbreaker folk metal taldeak abenduan plazaratuko du Saga lan laburra. Hiru kapitulu izango ditu, eta lehena da entzungai jarri dutena.

Biersbreaker pertsonaiaren beste abentura bat du hizpide EP berriak: "Helheim mundura joango da, eta han Hela ezagutuko du. Biek batera, Aesirrei gerra deklaratuko diete. Ondorioz, Ragnarok bataila eragingo dute". 

Azala tamaina handian ikus dezakezue segidan:

Lan honekin, bikingoei buruzko aroari bukaera emango diote. Era berean, boskotearen ingelesezko azkena izango da, aurrerantzean soilik euskaraz abesteko asmoa dutelako. 

Hurrengo kontzertuak