2021/05/20

Biersbreaker bandak "The Power of the Hammer" diskoaren aurrerapena estreinatu du

Donostiako Biersbreaker viking/folk metal taldeak The Power of the Hammer lan berria argitaratuko du aurten. Aurrerapen gisa, Jormundgand abestia aurkeztu dute, eta jarraian duzue entzungai.

Diskoaren azala, berriz, ondorengoa da:

Biersbreaker 2010ean sortu zen biers (garagardoa danieraz) eta breaker (puskatzailea ingelesez) hitzak elkartuta. Ordutik, Shout for War (2012) diskoa eta Drunken Bards (2016) lan laburra plazaratu dituzte. Boskoteak hainbat aldaketa izan ditu, eta behin egonkortasuna lortuta argitaratuko dute The Power of the Hammer bigarren diskoa.

Hurrengo kontzertuak