2022/11/14

Biersbreaker taldeak "Reshout for War" lan laburra argitaratuko du

Donostiako Biersbreaker folk metal bandak Shout for War lehen diskoaren berrargitalpen berezi bat prestatu du. Duela hamar urte kaleratu zuten, eta urteurrena ospatzea erabaki dute. Horretarako, lan hartako lau abesti hautatu, birgrabatu eta digitalki argitaratuko dituzte abenduaren 20an.

Hona hemen azala eta abesti zerrenda:

01. Shout for War
02. Biersbreaker
03. Crossing the Abyss
04. The Sons of Beer

Lau abestien egitura mantendu duten arren, ahotsak eta bateriak berriz grabatu dituzte egungo taldekideekin. Hau da, Mikel abeslariarekin eta Iosu Bizargorri bateria jotzailearekin. Era berean, soinua modernizatzeko, kantak berriz nahastu eta masterizatu dituzte. Orkestra konponketak eta folk musika tresnak (gaita eta whistle-a) gaineratu dizkiete abestiei.

Pasa den apirilean, Mikel Laboaren eta Joxan Artzeren Martxa Baten Lehen Notak kantaren moldaketa aurkeztu zuten:

Hurrengo kontzertuak