
Donostiako Biersbreaker folk metal bandak Saga lan berria bere osotasunean sareratu du. Hirugarren eta azken atala beraien Bandcamp atarian entzun dezakezue.
Lan honek Biersbreaker pertsonaiaren beste abentura bat kontatzen du: "Helheim mundura joango da, eta han Hela ezagutuko du. Biek batera, Aesirrei gerra deklaratuko diete. Ondorioz, Ragnarok bataila eragingo dute".
Jarraian ikus dezakezue azala tamaina handian, abesti zerrendarekin batera.

01. Saga 1
02. Saga 2
03. Saga 3
Beste bi kantak jarraian entzun ditzakezue:
Biersbreaker - Saga 1
Biersbreaker - Saga 2