2021/09/30

Biersbreaker taldeak "The Power of the Hammer" diskoaren laugarren singlea estreinatu du

Donostiako Biersbreaker viking/folk metal bandak prest du The Power of the Hammer bigarren diskoa. Oraindik ez dute argitu noiz plazaratuko duten, baina dagoeneko lau dira aurreratu dituzten abestiak. Skålananger da laugarrena:

Diskoaren azala, berriz, jarraian duzue ikusgai:

Biersbreaker 2010ean sortu zen biers (garagardoa danieraz) eta breaker (puskatzailea ingelesez) hitzak elkartuta. Death metal melodikoa eta folk metala jorratzeko asmoa zuten hasieratik. 2012an Shout for War lehen diskoa plazaratu zuten, eta 2016an Drunken Bards lan laburra. Iraupen luzeko bigarren diskoa, berriz, 2018an hasi ziren grabatzen Gargoil Studios-etan eta aurten bukatu dute. Nahasketa eta masterizazioa Ederson estudioetan egin dute. Lan berriak hamar kantu izango ditu.

Gaur egun bost musikarik osatzen dute taldea: Mikel Mikka (ahotsa), Xabi Viky (gitarra eta gaita), Gonzalo Nigga (gitarra), Unai (baxua) eta Iosu Bizargorri (bateria).

Hurrengo kontzertuak