2018/07/13

Bilbo Hiria lehiaketako metal taldeak aukeratu dituzte

Euskal Herriko metal taldeek Bilbo Hiria musika lehiaketan parte hartuko dute. Metal sailean zortzi hautatu dituzte; tartean dira Incursed bizkaitarrak eta Mise En Abyme gipuzkoarrak.

Gainerako seiak ondorengoak dira: Saltimbankya, Perpetual Night, Next Step, Manipulation, Physis eta Trallery. Maila onekoa da zerrenda. Talde guztien informazioa eta abestiak entzuteko aukera eskaini du antolakuntzak ondorengo helbidean.

1989tik asko dira Metal sailean sari nagusia irabazi duten taldeak, eta horietako asko Euskal Herrikoak dira. Hona hemen jarraian Metal sailaren palmaresa:

2017, Hex.
2016, Insaniam.
2015, The Flying Scarecrow.
2014, The Wizards.
2013, Sanctrum.
2012, Quaoar.
2011, Echovolt.
2010, Gamora.
2009, Rise To Fall.
2008, Meridian Zero.
2007, Hard Spirit.
2006, Skitsoy.
2005, Ebony Ark.
2004, Eat The Gun.
2003, Mugshot.
2002, Loop.
2001, Amimishock.
2000, Clown.
1999, Brutal Melody.
1998, Paquita's Nipples.
1997, Chococrispis.
1996, Bottom.
1995, Absorbed.
1994, Psilicon Flesh.
1993, Capitan Flynn.
1992, Canker.
1991, Rock D.A.M.
1990, Estigia/Su Ta Gar.
1989, Tokio.

Hurrengo kontzertuak