2017/12/22

BlackBeltz bandak 'Blood' diskoa argitaratu du

Nafarroako BlackBeltz taldeak bere ibilbideko hirugarren diskoa atera du: Blood. Hamar abesti ditu eta boskotearen heavy/power metal proposamena mantentzen du, bestelako eragin gogorragoak baztertu gabe. Alberto Porresen Estudios-K estudioan grabatu, nahastu eta masterizatu dute.

Hemen duzue azal gorri eta deigarria, abesti zerrendarekin batera:

01. Blood Bath 
02. Basoko Izakiak
03. Beltansuge
04. Broken Wings
05. State of Becoming
06. By the Will of the Sword
07. Beloved Swallow
08. Basque Witches
09. Bygone Era     
10. Basajaun

Spotify, iTunes eta Deezer plataformetan osorik entzun daiteke diskoa. Dena dela, Basque Witches abestiaren bideoklipa aurkeztu zuten duela aste batzuk.

Hurrengo kontzertuak