2025/06/17

Blackhearth banda bueltan da baxu jotzaile berri batekin

Bizkaiko Blackhearth heavy metal taldeak aro zaila gainditu berri du. Alex Hernandez gitarristak auto istripu bat izan zuen, eta horrek bandaren erritmoa eten zuen. Ordea, osatu da eta zuzenekoetara itzultzeko prestatzen ari dira.

Horrekin batera, boskotea berritu dute baxu jotzaile berri batekin. Jorge Sanchezek taldea uztea erabaki zuen, eta Gontzal Bilbao (Fear Crowd) da bere ordezkoa. Bestalde, Lander Garay da teklatu jotzaile berria.

Gainerako lau kideak dira Alex Hernandez (gitarra), Asier Larrea (bateria), Alain Concepcion (ahotsa) eta Endika Ortega (gitarra).

Iazko maiatzean Feast Of The Savages lan labur kontzeptuala kaleratu zuten. Izenburu bera duen kantaren bideoklipa jarraian ikus dezakezue:

Bizkaitarren lanak orotara bost abesti ditu, eta Bibliako pasarteetan oinarriturikoa da.

Hurrengo kontzertuak