2023/03/01

Blackhearth taldea zuzenekoetara itzuliko da

Bizkaiko Blackhearth heavy metal bandak The Wrath Of God bigarren diskoa aurkezten jarraitzeko kontzertuak iragarri ditu. Hori dela eta, This World abestiaren letren bideoa plazaratu dute.

Ostiralean, martxoaren 3an, itzuliko dira agertokietara. Portugaleteko Groove aretoan ariko dira Dormanth eta Always My Fault bandekin batera. Bestalde, martxoaren 18an Gasteizko Urban Rock Concept aretoan joko dute Vhäldemar taldearen gonbidatu gisa. Aldiz, ekainaren 24an Abadiñoko Koba Live jaialdian izango dira.

Alex Hernandez gitarrista eta Asier Larrea bateria dira Blackhearth taldearen sortzaileak. Gaur egun, gainerako taldekideak dira Alain Concepcion abeslaria, Endika Ortega gitarrista eta Jorge Sanchez baxua.

Hurrengo kontzertuak