2024/03/18

Blackhearth taldeak prest du 'Feast Of The Savages' lan labur berria

Bizkaiko Blackhearth heavy metal bandak maiatzean plazaratuko du Feast Of The Savages EP berria. Aldiz, apirilean estreinatuko dute aurrerapen abestia.

Alex Hernandez eta Asier Larrea musikariak 2023. urte bukaeran elkartu ziren kanta berriak osatzeko. Horiek berriz ere Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dituzte Pedro J. Mongeren gidaritzapean.

Boskoteak 2021eko abenduan kaleratu zuen The Wrath Of God iraupen luzeko bigarren diskoa. Jarraian osorik entzun dezakezue:

Ordutik, kontzertu gutxi batzuk eman dituzte, baina tarteka taula gainera igo dira. Taldea musikari hauek osatzen dute: Alex Hernandez (gitarra), Asier Larrea (bateria), Alain Concepcion (ahotsa), Endika Ortega (gitarra) eta Jorge Sanchez (baxua).

Hurrengo kontzertuak