2019/10/14

Blast Wave taldeak azaroan aurkeztuko du "Mil Rostros" diskoa

Irungo Blast Wave power metal bandak Mil Rostros bigarren diskoaren xehetasunak eman ditu. Azaroaren 1ean argitaratuko dute, eta azaroaren 15ean zuzenean aurkeztuko dute VIII. Zombie Jaialdian, Donostiako Larratxo K.E. aretoan. Hona hemen diskoaren azala eta abesti zerrenda:

01. Cyber Mka
02. Hasta el Final
03. Tras la Tormenta
04. La Verdad
05. Mil Rostros
06. Lecho de Espinas
07. Hasta que Vuelva a Ver
08. Sangre de Mi Piel
09. Madre Tierra
10. Promesas

Bost musikarik osatzen dute taldea: Jon Marcos (ahotsa), David Cuadrado (baxua), Ivan Estevez (gitarra), David Cabanillas (gitarra) eta Mikel Iragui (bateria).

Renacer estreinako diskoa 2016an kaleratu zuten. Izenburu bereko abestiaren bideoklipa jarraian ikus dezakezue:

Hurrengo kontzertuak