2026/01/13

Bourbon Kings eta Def Con Dos elkartu dira 'Haka' abestia moldatzeko

Atarrabiako Bourbon Kings rap metal taldeak Pay To Win azken laneko abesti bat berrikusi du Def Con Dos bandarekin batera. Haka da hautaturiko kanta, eta MJProjects-ek egindako bideoklip batekin aurkeztu dute moldaketa.

Cesar Strawberry, Marta Gabriel eta Samuel Barranco abeslariek kolaboratu dute bigarren estrofa eginez, baita J. Al Andalus baxu jotzaileak ere.

Art Gates Records zigiluak hitz hauekin aurkeztu du: "Bi belaunaldi, bi eskola eta jarrera kritiko bera aurkitzen dira konfrontazio, indar eta mezu garratzeko erritu tribal bakar honetan. Garaien arteko zubi bihurtzen da, bere esentzia bere horretan mantenduz: dantza desafiatzaile bat, zuzenekoa, publikoarekiko batasuna eta egozentrismoaren, itxaropen faltsuen eta egungo ingurunearen gainbeheraren aurkako erresistentzia ohoratzen dituena".

Haka kantaren bertsioa Alex Cappak Metropol Studios-etan eta Adrian Vallejok Musiikki estudioetan nahastu dute. Masterizazioaz, berriz, Vallejo bera arduratu da. 

Iazko otsailaren 7an kaleratu zuten Pay To Win laugarren diskoa. 

Gogoratu behar da nafarrek bateria jotzailea aldatu zutela iazko maiatzean. Horrela, gaur egun bost kide hauek osatzen dute: Aaron DB (ahotsa), Julen Dread (gitarra), Mash Up Paik (samplerrak eta programazioak), Jon Bourb On (baxua eta ahotsa) eta Ion Feligreras (bateria).

Hurrengo kontzertuak