2026/04/13

Bourbon Kings taldea utzi du Aaron abeslariak

Atarrabiako Bourbon Kings rap metal bandak aldaketa esanguratsu bat jakinarazi du. Aaron Da Boozer abeslariak uztea erabaki du, eta sare sozialen bidez azaldu ditu erabakiaren arrazoiak.

Hauxe duzue adierazpena, euskarara itzulita:

"Gaur niretzat erraza ez den zerbait partekatzea dagokit: Bourbon Kingseko kide izateari utziko diot. Hilabete honetako hurrengo bi kontzertuak [Bilbon apirilaren 17an eta Gasteizen apirilaren 24an], taldeko abeslari gisa emango dituen azkenak izango dira.

Erabaki gogorra da, tristea, baina baita oso pentsatua eta beharrezkoa ere. Musikak asko eman dit, baina iraunkortasuna, energia eta sakrifizioak ere eskatzen ditu, orain ezin ditudanak eman, eta ez ditut onartzen jarraitu nahi.

Gelditu eta beste aldera begiratu behar dudan puntu batera iritsi naiz. Sentitzen dut gauzarik zintzoena dela, bai nirekin, bai bandarekin, pauso bat ematea alboan, eta borrokan jarraitzea, dakiten bezala, beti egin duten bezala.

Bihotza beteta noa. 18 urteko Aaroni bizi behar zuen guztia esan ahal izango banio, ez luke sinetsiko: amestutako eszenatokiak, nire letrak abesten ari den jendea, miresten nituen pertsonak ezagutzea... eta horietako batzuk lagun bihurtzea.

Orain etapa berri bat hasiko da, eta denbora gehiago eskaini nahi diet nire familiari, nire jendeari eta neure buruari.

Bourbon Kingsek ere aro berri bat hasiko du kantari berri batekin, laster jakinaraziko dizuetena. Izugarria da. Aspalditik ari dira entseatzen eta kontzertu berri asko dituzte iragartzeko. Ezer ez da gelditzen.

Eskerrik asko bidaia honetan egon zareten guztioi. Orain kontzertuetako entzuleen artean ikusiko dugu elkar.

Eta Bourbondarrei, mila esker honen parte izateagatik, ezinezkoa iruditzen zitzaigulako egin genuen honengatik. Ehunka abentura eta milaka anekdota bizi izan ditugu, ea askoz gehiago gehitzen dituzuen. Zorte on eta indar handia horrela jarraitzeko etapa berri honetan.

Besarkada bat denoi".

Horiek horrela, azken bi emanaldirekin itxiko du Aaronen bere zikloa abeslari gisa. Era berean, Pay To Win laugarren diskoa izango da haren azkena, iazko otsailean kaleratu zutena.

Aldiz, azken laneko Haka abestiaren berrikuspena da Aaronek grabatu duen azkena. Def Con Dos taldeko kideek parte hartzen dute.  MJProjects-ek egindako bideoklipa jarraian ikus dezakezue.

Kantari berria iragarri bitartean, musikari hauekin jarraituko du aurrera Bourbon Kings taldeak: Julen Dread (gitarra), Mash Up Paik (samplerrak eta programazioak), Jon Bourb On (baxua eta ahotsa) eta Ion Feligreras (bateria).

Hurrengo kontzertuak