2022/05/23

Breaker fanzinea, sarean

Ezagutzen duzue Breaker heavy metal fanzinea? 1984an sortu zen Pasai Antxon (Gipuzkoa), eta hamar zenbaki kaleratu ondoren utzi zuten 1987. urte bukaeran. Pixkanaka, sortzaileak fanzinearen zenbakiak elkarbanatzen ari dira fanzinearen Facebook orri ofizialean.

Nazioarteko, Espainiako eta Euskal Herriko heavy metal taldeen informazioa jorratu zuten. Batez ere, hemengo talde hasiberri asko elkarrizketatu zituzten Grupo local atalean. Beraiekin harremanetan jartzeko telefonoak ere argitaratzen zituzten. Horrez gain, posterrak eta Heavygramas aisialdirako atala ere bazituen fanzineak.

Hurrengo kontzertuak