2021/03/10

Broken Legacy bandak Itoizen abesti baten moldaketa egin du

Oñatiko Broken Legacy metalcore taldeak kontzertuen falta aprobetxatu du bertsio berezi bat grabatu eta aurkezteko. Itoiz bandaren Zati txiki bat la m'en abestiaren metal moldaketa egin dute. Imanol Astudillo eta Iñaki Zubia arduratu dira grabazioaz, nahasketaz eta masterizazioaz. Jarraian duzue entzungai:

Boskoteak 2019ko irailean argitaratu zuen XIX estreinako diskoa, eta webguneko kritiken atalean irakurri dezakezue iruzkina.

Hurrengo kontzertuak