2021/11/05

Broken Legacy bandak "Ortzimuga" diskoaren azala aurkeztu du

Oñatiko Broken Legacy metalcore taldeak 2022an argitaratuko du Ortzimuga izeneko bigarren diskoa. Zortzi kantu izango ditu, eta hainbat abeslarik kolaboratu dute. Lanaren azala aurkeztu dute.

Diskoa Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute Pedro J. Monge (Vhäldemar) musikari zein teknikariarekin.

Seikoteak 2019ko irailean plazaratu zuten XIX estreinako lana.

Hurrengo kontzertuak