2019/09/19

Broken Legacy taldea prest dago "XIX" lehen diskoa aurkezteko

Oñatiko Broken Legacy metalcore bandak hilabete bukaeran kaleratuko du XIX lehendabiziko diskoa. Hain zuzen ere, irailaren 28an aurkeztuko dute Oñatiko txosnagunean. Azal ikusgarria eta bederatzi abestiko zerrenda jarraian dituzue ikusgai.

01. 49Cru
02. Hiltzeko jaioak
03. XIX
04. Oinazea
05. Suak bizirik dirau
06. Amets galduen eresia
07. Argia iluntasunean
08. Letter from the evanescence
09. Noiz arte!?

Kantuetako bat entzun daiteke dagoeneko:

Oinazea abestian Late to Scream taldean ibilitako Nikok kolaboratu du. Pasa den urtean, boskoteak euren aurreneko bideoklipa sareratu zuen, eta aukeratu zuten abestia ere diskoan egongo da.

Hurrengo kontzertuak