2026/01/06

BronchoAspiration indartsu agertu da urte berriarekin

Gasteizko BronchoAspiration kide bakarreko taldeak 2026. urtea behar den moduan estreinatu du Like The Ripples of a Drop abesti berriarekin.

Jon Mikel Parrilla (Sixmika) musikariak metal modernoa, groove metala eta metalcore doinuak uztartu ditu. Bera arduratu da, beste behin ere, musika tresna guztiak jotzeaz eta abesteaz.

Letren bideoa jarraian ikus eta entzun dezakezue:

Iaz, beste hainbat single plazaratu zituen. Horietako bi entzun ditzakezue segidan:

BronchoAspiration - Tyrannicide 

BronchoAspiration - Among the brambles

Hurrengo kontzertuak