2024/04/30

BronchoAspiration proiektua azaleratu da

Gasteizko BronchoAspiration kide bakarreko proiektuaren atzean Jon Mikel Parrilla musikaria dago. Sixmika taldeko bateria jotzailea ere bada. Metala, hardcorea eta punka jorratzeko abiatu zuen abentura:

"Ordenagailuan usteltzen ari ziren hainbat riff eta letrari abesti moduan irteera bat emateko sortu nuen. Teknologiaren bilakaerak eta etxean musika egiteko gaitasunak bultzatu du proiektua martxan jartzea", azaldu du Parri ezizenez ezaguna den arabarrak.

Orain arte, bi single aurkeztu ditu, eta jarraian entzun ditzakezue:

BronchoAspiration - Orchid Mantis

BronchoAspiration - Fortune and Glory

Parrik kantuen inguruan hitz egin du: "Letra bakoitzak energia bat iradokitzen du eta energia horrek erregistro asko har ditzake. Gainera, kolaborazioetara irekitako proiektua da, beraz, parte hartzen duen edozein musikarik bere eraginak ekarriko ditu".

Hurrengo kontzertuak